|
Express Bourricot, Santiagoko Biderako ekipai eta pertsonen garraio zerbitzuak eskaintzen dituen entrepresa da.
NOIZ ?
Garraio zerbitzuak Martxoaren 20tik Urriaren 20ra (igande eta jai egunak barne).
Â
NON ?
Informazio gune bat dugu Donibane Garazin, Citadelle karrikaren 31an, erromesen harrera ondoko ateen artean.
2002 urtetik goiti, Caroline, Laure, Iban eta Gaël-ek erromesen mugikortasuna eta Santiagoko Biderako iritsiera erresten dugu.
Bikain ezagutzen dugu lantzen dugun gunea eta horrek bezeroen eskaerei zehaz-mehatz erantzutea laguntzen digu.
Esperientzia haundi horrek mota askotako zerbitzuak, puntual ala pertsonalizatuak eta diruzorro murritzei egokitzen direnak eskaintzea baliatzen digu.
Bakarka, talde edo eta publiko guztirekin lan egiten dugu (bikoteak, familiak, elkarteak, bidai agentziak e.a.).
3 minibus ditugu zerbitzu puntual, arinak ate ahalik eta egokienak eskaini ahal izateko.
Express bourricot-k zamak garraiatzen ditu Donibane Garazi eta Orreaga artean. Erromes askok mota honetako zerbitzuak aukeratzen dituzte horrek eskaintzen dituen ezinbesteko abantailengatik:
Â
Arin bidaiatu, tendinitisak saihestu, bizkarra zaindu eta arratsean, zeure gauzak lehor berreskuratzen dituzu etapa bukatzean.
Autobus, tren geltokira ala aireportura goaz zure bila eta Santiagoko Bidera eramaten zaitugu, bertako hotel ala posada batean utzita.
Behin bidaia bukatua delarik, zure bila etortzen gara eta etxean ala garraiobidean usten zaitugu (kotxea, aireportua, geltokia e.a.). Orreagako igoera zaila iruditzen ba zaizu, bertara ertamaten zaitugu zuzen.
Gure zerbitzuak eskaintzen ditugu baita Pirineo, GR10 eta HRP-an zehar : Taldeak segitzen ditugu ibilgailu batez, beren zamak garraiatzen ditugu edota etapak motzago bilakarazten ahal ditugu zuzenki aran, portu edo herri batera eramanez.
... baina baita ere
Â
Egonaldi kulturalak:
2006. urtetik goiti 9 eguneko egonaldi kulturalak eskaintzen ditugu, 5 eta 8 bitarteko taldeentzat. 9 egun hoietan Santiagoko Bide osoa egiten dugu Donibane Garazitik Santiagoraino. Ibilaldi eta bisita guztiak minibus batez lagunduak.
Â
Â
Ibilaldi lagunduak : Caroline mendi laguntzailea da ere ("Accompagnatrice montagne" delako diplomatua); Euskal Herriko mendieta eta Picos de Europa-n antolatzen ditu ibilaldiak. Laister ere Nepaleko mendietan egoteko aukera izango duzue.
 |