• English
  • Français
  • Euskera
  • Español
Home Zerbitzuak Egonaldi kulturalak
Egonaldi kulturalak "Camino Francés" eta "Camino del Norte"-ren zear PDF fitxategia Inprimatu E-posta

Réserver Erreserbatu

Bakarrik, bikoteka ala taldeka Santiagoko Bidea ezagutu nahiean zaude baina beharreko prestakuntza fisikoa ez daukazu edo soilik denbora faltan zabiltza ? Formula berezi bat proposatzen dizugu: Santiagoko Bide osoa ezagutu, ibilaldi, bisita kultural eta turistikoak bateratzen dituen formulari esker, bai "Camino Francés" edota "Camino del Norte" delako bideen zear.

"Camino Francés"-eko egonaldia:

10 egunez bidearen leku historikoak ezagutuko dituzu Donibane Garazitik Konpostelaraino.

Egunero hamar bat kilometro oinez eginen dituzu, beren paisai, erizpide historiko eta kulturalarekiko aukeratu ditugun 9 etapa ederrenetan.

Ibilaldia bukatzerakoan, gure mini-busa zure bila etortzen da bidearen inguruan diren ezinbestekolekuak bisitatzeko (etapa-hiri historikoak, elizak, monastegi, museoak)  eta bukatzerakoan zuen ostatuan usten zaitu.

Ostatatzea bi izarretako hoteletan egiten da, gosaria barne delarik.

Gidari-koordinatzaile batekin eta mini-bus batekin egiten da egonaldia. 5 edo 8 partehartzaile gehienez.

Egonaldia bukatzerakoan Baiona ala Donibane Garazira garraiatu zaitzakegu.

"Camino del Norte"-ko egonaldia:

Printzipio berdina, baina Donibane Lohitzundik irteten.

Bide honek, "Camino Francés"-etaz oso desberdina dena, Euskal Herri eta Kantabriako alde basatienak erakusten ditu. Asturias-eko mendieko herrixkak, Galizako baso bukolikoak, arrantza portu txikiak...


Egonaldi ibiltari hau "Chemin de France" bidai agentziarekin bat osatu dugu. Tarifa, programa edo ta baliagarritasunari buruz informazio gehiago nahi izanezgero, Brigitte kontakta dezakezue:www.chemins-de-france.com


Informazio gehiago behar baduzu, kontakta gaitzazu.