• English
  • Français
  • Euskera
  • Español
Home Zerbitzuak Ibilaldi lagunduak
Ibilaldi lagunduak PDF fitxategia Inprimatu E-posta

Réserver Erreserbatu

Caroline mendi laguntzailea da baita ere ("Accompagnatrice en montagne" delako diplomatua).

Hortaz, Santiagoko Bidearekin zerikusirik ez dauzkaten bidaiak ere antolatzen ditugu.

Euskal Herria:

Aste oso bat Euskal Herriko txoko ederrenak ezagutzeko. Ibilaldiak zehazki aukeratuak izan dira ahalik eta natura gune ainitz eta basatienetan bideratzeko.
Estimatuko duzue: Ingurua bikain ezagutzen duen bertako laguntzaile batekin kontatzea, herrialdearen ezagutza kulturala aberastea eta afari gastronomikoak.

  • Pertsona kopurua: 4 eta 8 bitarte
  • Iraupena: 6 gau, 6 ibilaldi
  • Ibilaldien zailtasuna: ertaina
  • Ibilaldien formula: izar moduan, mini bus bati esker
  • Data: Maiatzatik Urria arte
  • Ostatatzea: Ortzaizeko hotel** batean (kostaldetik 40 minutura).
  • Bazkariak: gosaria eta afaria jatetxean, eta piknika eguerdian.
  • Tarifak: kontsulta gaitzazu

Picos de Europa:

(Kantabriako mendikatearen parke naturala)

5 egunez ibilaldien bitartez Keltiar kulturako gune eder hau ezagutzeko parada izango duzue. Zuen garraio antolaketa erresteko Baionan hartzen zaituztegu. Jende gutxiko bideek eta biziz beteriko herrietan igarotako arratsaldeek opor kutsuko giro goxoetan murgilduko zaituzte.

  • Pertsona kopurua: 5 eta 8 bitarte
  • Iraupena: 6 gau, 5 ibilaldi
  • Ibilaldien zailtasuna: nahiko zaila
  • Ibilaldien formula: 3 ibilaldi izar moduan mini busari esker eta beste 2 itinerantzian
  • Data:Ekaina eta Iraila
  • Ostatatzea: 5 gau hotelean**, eta gau bat  mendiko aterpe batean
  • Bazkariak: gosaria ostatuan, krakada eguerdian, afaria jatetxean
  • Tarifak: kontsulta gaitzazu